EDEX TV EDEXen telebista digitala da (www.edex.es). EDEX 1971tik martxan dagoen GKEa da, eta ume eta nerabeen eskubideak sustatzeko hezkuntza-ekimenak bideratzen ditu. Web espazio honek hezkuntza arloko edukiak jaso eta sendotzen ditu, ikus-entzunezko formatua erabiliz. Hain zuzen ere, bertan agertzen diren edukiak gure erakundeak aurreko hamarkadetan sortu dituenak dira. Hainbat motatako programei lotutako edukiak dira, eta, beraien bitartez, laguntza eman nahi zaie programa horiei.
Programa horien artean, honakoak daude:
- Solas egiteko ipuinak: 6-8 urte bitarteko neska-mutikoen artean ohitura osasungarriak eta bizitzarako trebetasunak sustatzeko proposamen didaktikoa (www.solasegitekoipuinak.net ).
- Bizitzaren abentura: 8-11 urte bitarteko neska-mutikoen artean bizimodu osasungarriak sustatzeko ekimen hezitzailea (www.osasunkume.net).
- Zintzo-mintzo: 14-16 urte bitarteko nerabeen hezkuntza integralerako programa. Alkohola eta menpekotasunak, bizitza afektibo-sexuala, elkarbizitza eta kultura hiritarra dira lantzen dituen edukiak (www.retomemos.com).
EDEX TV ekimenak bozgorailu gisa jokatu nahi du, aipatutako programak bereganatu dituzten pertsona eta instituzioek emandako ikus-entzunezko edukiak hedatzeko; izan ere, pertsona eta instituzio batzuek ikus-entzunezko tresna propioak sortzen dituzte, gure materialen osagarri gisa. Erakusteko moduko edukiak dituzten pertsona guztiei gonbit egiten diegu EDEX TVren hezkuntza-ardatzei buruzko proposamenak helarazteko.